Kaixo danoi! Gure abenturarekin jarraituz, Oaxacako kostatik bidaiatu genuen. LaBonfil, Marquelia, Puerto Escondido, Mazunte, Zipolite... Puerto Escondidon itsaso ikusgarriak ez gintuen onartzen, eta holatuak hondartzatik ikustea besterik ez genuen bitartean, zaldian ibili (Ibaiek beti gogoratuko du), gabetan Tequila eran eta beroa pasatu genuen. Afari itzelak ere egin genituen bai, mota errez, jota lelotuta geldituz. Mazunten ere, nola ez, mota erre genuen. Hondartza basati baten zegoen hostal bitxi bat topatu genuen, CArlos Einstein famatua. Bertan gelditzea erabaki genuen, naiz eta tokia oso hippie eta kutrea izan, lan apur bat egitearen truke, muxu truk gosaldu eta lo egingo genuelako. Oso atmosfera bitxia zen Mazuntekoa, Carlosek behin da berriz iraintzen bazituen ere ("estos mariguanos no saben trabajar!!!, son un rehuevones!!!, no han cojido una pala en su vida, ¿s
... read more