Nicaragua - DIRIAMBA


Advertisement

Diriamba Carazoko herri bat da, 50mila biztanle eta asteburuetan dantza egiteko leku bakar bat ere ez duena. Guztira, Carazo osuen diskotekatxo bat dau 100mila pertsonandako.

Baina gure helburua ez zan juergan ibiltzia, baizik eta bertako jendia ezagutuz, laguntzea. Zertan? ba Naiarak ingurugiroaren inguruko klaseak eman zituen AMSko zentroan. AMS Arrasateko ONG bat da, gutxitu fisiko eta psikikoendako zentro bat duena Diriamban. Zentruaz gain, gazte batzuei bekak ematen dizkiete, ikasi eta ikasitakoa eskoletan zabaldu dezaten. Horrela, Naiarak ingurumena zaintzearen garrantziaz jabetzeko klaseak prestatu eta ematen zituen. Hortaz aparte, herriko museo ekologikoaren erakusketa berria egiten lagundu zuen eta han ibili zan diskapazitauekin zentroan lanean, poz pozik gero guri pasarte barregarriak kontatzeko.

Ibaik eta nik AMSek duen beste proiektu baten murgildu ginen; artisau-arotz batzuei kooperativa bat sortzen laguntzea. Diriambako 7 tailerrek AMS ren laguntzarekin lan egiteko lokalak egokitu eta makineria nahikoa lortu diuzte. Baina erdiek ez dute lanik. Gure lana, euren espiritu kooperatibista berpiztea zen (izenez bai, baina lan egiteko eran eta sentimentuan ez ziren kooperatiba bat). Era berean, merkatuaren azterketa bat zuzentzea zen gure helburua. Horretarako astean pare bat aldiz eurekin bildu (zuten ganora falta konfirmatzeko) eta gure kontura Nicaraguatik mugitzen ginen (askotan ray eginez, garraio grebak arrapatu gintuen eta). Managuatik datuak ekarri, Masaya aldetik beste arotzen esperientziak etb. Ganora gabeko 3 neskeri inkestak egiteko enkargua eman genien bitartean, Don Emerson Niquinhomoko arotzarekin biltzen hasi ginen. bihotz oneko gizon honek, bere zonaldean aroztegi piloa zegoela eta, esperientzia ezberdinak ezagutzen lagundu gintuen, bere esperientzia eta ikuspuntuak azalduz.

Azkenik gure ondorioetara heldu ginen: ganorabako batzuk zirela tailer gehienak, baina bazutela nola aurrera irten. Kapital eta teknologia aldetik ezin bazuten marka komertzialek ematen zituzten prezioak eta eskeintzak atera, bazuten ahalmena kalitate hobegaoa emateko. Baina arazoa konpetentzia desleal baten murgilduta zeudela zen. Hau da, heuren kostua eta irabazi margenak ez zituzten kontutan hartzen, eta konpetentziak zuen prezioa hobetzen saiatzen ziren, produktuan kalitatea zaindu gabe. Hau zen tailer eta denda gehienen lan egiteko era. Baina baziren batzuk, kostuak ondo atera eta euren irabaziak ondo definituz, kalitatezko eta diseinu punteroekin lan egiten zutenak, beharrezkoak ziren prezioak jarriz. Horrela, naiz eta hasiera batean Nicaraguako herri txiro baten saltzea zaila dela pentsatu, goi mailako merkatu honek irabaziak ematen zizkieten. Baina helburuak argi izatea beharrezkoa zen; helburu merkatua, hau da, produktuak eta kalitatea ondo definitzea.

Ideia hauek azaltzen saiatu ginen eta gainera, Masayako herri baten (Managuako jendeak bertan erosten ditu altzairuak), Don Emersonen anaiarekin aliatuta, muxu truk bere denda erabiltzeko aukera lortu genuen. Hau da, toki paregabe baten euren altzairuak jartzeko aukera. Baina aurrerantzean, taldea sendotu eta ideia argiekin, kalitatea hobetzea dute helburu.

Nicaraguaren inguruan ezer gutxi esateko. Sumendi paregabe bat bisitatu genuela, beste bat ez hain ederra, Granada eta Masaya hiriak eta orokorrean hegoaldeko herri gehienetan barrena mugitu ginela.

Herri oso pobrea da Nicaragua, pobrea diruz eta naturaz, nahiko itxusia baita nire ustez. Baina jende oso jatorra eta lagun asko egin genituen. Flor de CaƱas rona delarik Nicaraguako altxorra, gaur egun gehien gustoko dudan rona.

Managua hiriburua, munduko itxusiena.

Azkenik, ia ahaztua neukan, Diriambako gure etxea gogoratuko dut. Nire ametsetako etxea: handi eta simplea, kriston jardinarekin, txakur eta txakurkumeekin, palmerak, aguakateak etb. genituen, amakak kampoan, 100kanaleko telebista... eroso baino erosoago egon ginen. Ai gure linda, gordi eta flaki, zelan egongo ote dira...













Additional photos below
Photos: 9, Displayed: 9


Advertisement

Etxeko jardinaEtxeko jardina
Etxeko jardina

klasiak preparetan
AMSko zentroanAMSko zentroan
AMSko zentroan

Esos chabalos!!!


Tot: 0.104s; Tpl: 0.011s; cc: 12; qc: 57; dbt: 0.0719s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1.2mb