Oaxacako kosta


Advertisement
Mexico's flag
North America » Mexico » Oaxaca » Mazunte
March 4th 2008
Published: May 7th 2008
Edit Blog Post

Kaixo danoi!

Gure abenturarekin jarraituz, Oaxacako kostatik bidaiatu genuen. LaBonfil, Marquelia, Puerto Escondido, Mazunte, Zipolite...

Puerto Escondidon itsaso ikusgarriak ez gintuen onartzen, eta holatuak hondartzatik ikustea besterik ez genuen bitartean, zaldian ibili (Ibaiek beti gogoratuko du), gabetan Tequila eran eta beroa pasatu genuen. Afari itzelak ere egin genituen bai, mota errez, jota lelotuta geldituz.

Mazunten ere, nola ez, mota erre genuen. Hondartza basati baten zegoen hostal bitxi bat topatu genuen, CArlos Einstein famatua. Bertan gelditzea erabaki genuen, naiz eta tokia oso hippie eta kutrea izan, lan apur bat egitearen truke, muxu truk gosaldu eta lo egingo genuelako.

Oso atmosfera bitxia zen Mazuntekoa, Carlosek behin da berriz iraintzen bazituen ere ("estos mariguanos no saben trabajar!!!, son un rehuevones!!!, no han cojido una pala en su vida, ¿si no se duchan en un mes como van a trabajar?...), hippie kaudrila txiki eta jatorra zegoen gurean. Egia esan egun polit eta lasaiak izan ziren haiek, gauza bat erakutsi zigutenak, naiz eta horrela bizitzerik nahi ez izan: Apenas lan egin gabe ondo bizi daiteke. Guk 3 euro gastatzen genituen egunean (ondo janez) baina bitxia zen "rasta" mexikarra, neska alemaniarra, edo mexikar morenoa nola bizi zen ikustea. Lasai asko bizi ziren, patxadaz euren artisautzak egiten, aguakateen hazurrekin batzutan, hariekin eta harri ederrekin besteetan... hortuko landareak edota lanaren truke bateronbatek guztiendako ekarritako janaria sukaldatuz (batere garbitasunik gabe). Pentsatzen edo itsasoari begira ematen zuten denbora piloa, motak edo zoriontasunak berak eragindako irribarrea aurpegian zutela. Gabetan hostaletako tabernetan festak egoten ziren (gauero baten) eta gendeak txelak, mota eta tripiak nahazten zituen, dantzan, bere kontura musika jotzen edota begira solik egoteko. Begira soilik, belarria inori jan gabe, lasai asko musika entzun eta pentsatzen.

Askok pentsatuko duzue hippie bizitza hori ez dela zuentzako, alper, zikin eta lapur batzuk direla. Eta horrela ezin dela beti bizi nik ere pentsatzen dut. Baina planteatzekoa da gure bizitza zoroa zenbat hobeagoa den, GU LAN EGITEKO BIZI GARA eta. Horrek okupatzen du gure bizitza gehiena, beharrezkoa ez dugun bizi maila bat izateko eta kontsumismoan guztiz sartuta gaudelako. Egia da bai etxebizitza garestiek eta bizitza sozial minimo bat izateko lana egin behar izateak baldintzatzen gaituela, baina normala al da urtean 3 asteko oporrak izatea? Mazunten ezagutu dugun jendea urte osoan dago oporretan, eta bizitzak hori baino zentzu gehiago duela uste badut ere, ez al dugu gehiago merezi? Ez al da posible gure bizitza beste modu baten antolatzea, pentsatzeko, lasai egoteko denbora gehaigo izateko!!!!

Zenbat gende ezagutzen ari garen euren artisautzak egiten lasai asko bizi direnak, goserik pasa gabe eta zoriontsu. Euren bizitzen jabe. Mutur bat da bai, baina gurea ere beste mutur bat da, okerragoa agian.


Kontuak aldatuz, goizetan lan apur bat egiten genuen, gure ondoan exerita Carlos zoroak tronpeta jotzen zuen bitartean, Aloe Verak transplantatu, hostaleko atzeko partea atontu, itsasotik areia karretilletan ekarri... 2-3 hordu egunean baino ez.

Egun huetako batean untz batek txankleta zeharkatu eta pare bat zentrimeto sartu zitzaidan oin plantan barrena. Baina Kuin doktoreak aguro asko sendatu ninduen eta aste baten normal ibiltzen nintzen.

Oaxacako mendiak eta hiria ez genuen bisitatzerik izan, denbora gehiegi zeramagun eta DF eta kostaldea egiten (Acapulkora joan beharrean Oaxacatik jeistea hobe genuelarik). Mazuntetik Ray eginez (dedo) Chiapas aldera abiatu ginen, Tuxtla Gutierrez eta San Cristobal de las Casas helburu.

Hurrengorarte!!!




Additional photos below
Photos: 22, Displayed: 22


Advertisement

ParadisuaParadisua
Paradisua

Baina beroak jota
Carlos Carlos
Carlos

Gure esplotatzailea, chaman tronpetero!
UntzaUntza
Untza

2cm barrura!!!


Tot: 0.085s; Tpl: 0.011s; cc: 10; qc: 56; dbt: 0.0568s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1.1mb