Advertisement
Published: April 29th 2008
Edit Blog Post
Aspaldi idazten ez dudala eta, gure berri emango dizuet.
Oraintxe bertan Chiapasen gaude, Mexikon. Idatzi nuen azkeneko alditik ez dut travelbloga eguneratu, izan ere Australia eta Ibai utzi nituenetik Mexikora etorri naizen arte ez dut argazki kamerarik izan, hortaz txapa bakarrik idazteko, erruki izan zaituztet.
Kontua da Australiatik, Macaura, Hong Kongera eta Londresera hegan egin da gero Euskal Herrira itzuli nintzela, gabonetan. Bertan etxekoekin egun goxo batzuk igaro eta Naiararekin ekin nion berriro abenturari. Ez diot beraz, Ibaik bezela munduari bira eskumara emango, baina orain nire zoriontasuna ezin handiagoa da.
Naiara eta biok espero baino gehiago egon ginen Euskal Herrian baina azkenik Urtarrilaren 31an Kubarantz abiatu ginen. Kuban La Havana izan genuen lehen helburu. Y La Havana... está que se cae. Etxe kolonialak guztiz zaharkituta daude eta fatxada denak jausten ari dira, kale zabalak, 50.hamarkadako kotxe amerikarrak, umeak kalean besibolean jolasten, musika edonon (kotxeetan, balkoietan...), txakur saltxitxak, salsa, patxada, patxada eta patxada.
Jende jatorra ezagutu genuen, kexatu besterik egiten ez zen jendea, erresignatuta baina arro, daukatena baloratzen zutenak ere. Izan ere, dakizuen bezela Kuban bizitza oso gogorra da, Estatu batuetako blokeo zuzenak eta Europako... kuban inork ez inbertitzea, esportazio eta inportazioak mugatu eta baldintzatzea etb eragiten du,
era berean krisi ekonomiko gogorrek jota, gaur egun apenas dago industriarik eta turismoak ere behera egin duelarik. Kontua da, gobernuak daukaten apurra administratzeko bere era propioa duela, batzuek gustoko eta besteek ez. Laburtuz, euren politika gizarte justizia egoteko gizarte berdintasuna egon behar duela da. Gizartean "pikoak" kentzen saiatzen dira, hau da, jende guztiari hilero janari sorta bat emanez (8 urterainoko umeei litro bat esne egunean, hirina, arroza, azukarra... frigorifikoa, arroza prestazteko lapikoa...) inork gosea ez pasatzea zihurtatzen dute alde batetik, horrela muturreko pobrezia ekiditzen dutelarik. Beste alde batetik, empresa denak estatuarenak izanik, kotxeak taxi bezela ez erabiltzean, logelak ezin alokatzean etb. inork etekinik ez ateratzea eragiten dute. Demagun atzerrian lanean ari den familiar batek dirua bidaltzen duela, familia batek kotxe bat erosi eta turistei bueltak ematen hasten dela edo, etxe handi bat izateagatik logela bat alokatzen duela. Jende sortedun honek egun baten kubatar arrunt batek hilabete osoan irabazten duena irabaziko luke eta ikaragarri aberaztuko zen. Beraz, jendea ez aberasteko aitzakiarekin propietate pribaturik apenas dago Kuban. Batzuek ulertu egiten dituzte neurri hauek eta besteek gogor kritikatu. Era berean, etxeetan interneta debekatuta izatea eta kubatarrek informazioa gobernuak filtratuta bakarrik jasotzea aurkitu genuen, kaleak pintada didaktikoez josita bazeuden ere, boterea eta askatasuna liburuetan
eta jakintzan zegoela esanez (a ze kontradikzioa).
Kubatar batek beti entzun nahi duzuna ezango dizu eta gobernuaren alde ari bazara, bera ere alde jarriko da, kontra ari bazara ere arrazoia emango dizularik. Izatez, kubatarrek guztiaren inguruan dakite eta momentuaren arabera iritzia alda dezakete.
Bestalde, destino turistiko gisa, hau da, hondartzez, naturaz, jaiez etb. gosatzeko helburua izanez gero, kuba ez da espero genuena izan. Infraestruktura oso exkasak, toki batetik bestera mugitzeko zailtasun ikaragarriak (demagun zarautzetik debara joateko Arrasatera bueltatu behar zarela errepide zuzenik ez dagoelako, eta motortxo bat alokatzeak dirutza bat balio duela), bankuetan dirua ateratzeko egundoko arazoak, jatetxe eta denda oso gutxi... en fin, Kuba. Aereoportuan txiletar batek esan zidan bezela: "Esto no es otro país, es otro planeta".
Baina balorazio global gisa, gustatu egin zitzaigun Kuba, jende oso atsegina, salsa eta regeatona, kolore biziak, gauza zaharrak, hitzegiteko era komiko hori... Egia da erosotasunik ez dagoela Kuban, baina gizarte sistema bakar hori ezagutzeak merezi izan du.
La Havanan etenekin baina azkenik 6 bat egun eman genituen hiruzpalau etxetan, Pinar del Rion lagun baten etxean gonbidatuta gabero langosta jaten beste 5, bertatik zaldian eta motorrean ibilaldiak eginez, Baraderon kalean lo egin, Trinidaden gauero salsa dantzatzen baino gehiago,
besteek zein ondo moldatzen ziren ikusten, bizikletan... gauza asko egin ditugu bai.
Kuban aste pare bat egin eta gero Mexikora etorri ginen, DF ra. Bertan 6 bat egun egon eta gero, poliziarekin arazoak, kartzelan gabarenbat pasa, mozkorrak, Oaxakako kostan lan egin, autobusean bidaiatu, autoestop egin eta makina bat komeria izan ditugu, hurrengo atalean kontatuko dizkizuedanak. Orain, San Cristobal de las Casasen gaude, badaramazkigu hiri honetan mordo bat egun, merkatuen kolore, fruitu eta barazkiekin, artisautzarekin etb liluratuta. Atzo herri zapatista baten izan ginen, hau da, karakol baten (Chiapasen zapatistak biltzen eta antolatzen diren bost guneetako baten) eta bihar egun batzuk bertan igarotzeko baimenarekin bertara abiatuko gara. Inpresioa ematen du bai, enkaputxatutako jendearekin hitzegitea... zapi gorriarekin eta pasamontañas beltzarekin, kontatuko dizuet.
Ke viva Zapata kabrones!!!!!!!!!!
P.D: Gutun hau publikatzen ari naizen egun honetan, dakizuen bezela Kuban aldaketa asko izan dira. Dendak eta negozioak estatuarenak izaten jarraitzen badute ere, beste gauza gehienak aldatu egin dira iada, baina suposatzen dut euren soldata exkasak eta izaera berezi horrekin, kexatzen jarraitzen dutela.
Advertisement
Tot: 0.066s; Tpl: 0.011s; cc: 7; qc: 46; dbt: 0.0442s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1;
; mem: 1.1mb