Colombia


Advertisement
Colombia's flag
South America » Colombia » Medellin » Guatape
June 12th 2008
Published: June 26th 2008
Edit Blog Post

Epa danoi,

Colombiatik, Cartagenan lurreratu eta bertan herrialde ikusgarri eta zoragarri hontaz gozatu dugu.

Bidaian ikusi ditudan emakumerik ederrenak, jende irekiena eta desfaserik handiena topatu dugu bertan. Gure hostala, kale jendetxu eta bizi batean zegoen, gamelu eta pertsonaiaz beteta. Juerga ederra egin genuen aspaldiko partez...

Cartagenatik Medellinera joan ginen autobusean, heldu eta terminal ondoko errekan... gizon bat hilda aurkitu genuelarik!!! eskuak atzekaldean lotuta errekara bota zuten... Lehen impresio gogorra Kolombiako hiri famatu hontakoa, Pablo Escobarren gotorleku.

Bertatik Honda herri txikira eta Bogotara joan ginen, prisaka. Andeetan gora eta behera, lehen bide bildurgarri eta arriskutxuak egin genituen, karretera ikusgarriak benetan.

Kolombia, herri aurreratua iruditu zait, barnealdean ere kotxe onak, kristoneko bizikletak eta jendea garagardoak edaten atzaldero ondo bizitzen ikusi dut.

Noski, gerrillarekin ez dugu kontakturik izan, ezta gure bidai plana aldatzeko beharrik izan ere. Hain arriskutsua omen da eta, guk zorte ona aldean izanda eta ditugun piurekin ez dugu lapurren atentziorik deitu, beti bezala.

Festa, jende atsegin eta alaia, beltzaran ikusgarriak eta maitemindu egiten duen herri bat da Kolombia (Brasilen antzekoa ei da, baina merkeagoa). Orainarte gehien gustatu zaidanetarikoa. Derrigor buelatuko naiz egunen baten (Venezuela-Kolombia).




Advertisement



Tot: 0.055s; Tpl: 0.016s; cc: 7; qc: 24; dbt: 0.0328s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1011.8kb