Epa danoi, Colombiatik, Cartagenan lurreratu eta bertan herrialde ikusgarri eta zoragarri hontaz gozatu dugu. Bidaian ikusi ditudan emakumerik ederrenak, jende irekiena eta desfaserik handiena topatu dugu bertan. Gure hostala, kale jendetxu eta bizi batean zegoen, gamelu eta pertsonaiaz beteta. Juerga ederra egin genuen aspaldiko partez... Cartagenatik Medellinera joan ginen autobusean, heldu eta terminal ondoko errekan... gizon bat hilda aurkitu genuelarik!!! eskuak atzekaldean lotuta errekara bota zuten... Lehen impresio gogorra Kolombiako hiri famatu hontakoa, Pablo Escobarren gotorleku. Bertatik Honda herri txikira eta Bogotara joan ginen, prisaka. Andeetan gora eta behera, lehen bide bildurgarri eta arriskutxuak egin genituen, karretera ikusgarriak benetan. Kolombia, herri aurreratua iruditu zait, barnealdean ere kotxe onak, kristoneko bizikletak eta jendea garagardo
... read more