Advertisement
Published: October 17th 2007
Edit Blog Post
Afaltzen
Marisko merke eta eder askoa, Euska Herrian hoebto prestatzen dute baina. Kaixo danoi!!!
Thailandia atzean uzteko zorian... Oihanean pasatako egunak eta azken egun hauek gugoratuko ditut orain, laburtuz, oso nekatuta nago eta.
Esan bezala, Chiang Mai ingurura abiatu ginen Phuketetik, Hegoaldetik Iparraldera, Thailandia osoa zeharkatuz. Chiang Maiko aeroportuan bi lagun egin genituen, piura berezikoak biak, ilegorriak eta ule luzedunak, biserarekin... bi zuitzar ziren, Kung Fu a ikasten ziharduten duela 5 bat hilabete, lehengo Txinan eta gero Chiang Main bertan. Hiria ezagutzen zutelakoan, heurekin taxia erdibana hartu eta heurek gomendatutako hotel berdinera abiatu ginen. Laister konturatu ginen Chiang Mai oso hiri merkea zela, 3 eurogatik logela ederra hartu genuen merkatutik gertu. Motxilak utzi eta bertara hurbildu ginen, gabeko merkatu famatua ikusten. Bi denda bisitatu eta masaje bat hartzera animatu ginen, jeje. Masajea bukatu orduko dendak itxita zeuden eta etxeruntz bueltatu ginen motorrean, kasko baregarri batzuekin. Beno, etxera baino etxe ondoko diskoteka batera joan ginen trago batzuk hartzen. Azkenean animatu egin ginen eta baita mozkortu ere. Bakoitza bere aldetik erretiratuz. Hiru lagun Katalan egin genituen, heurek ere dena atzean utzi eta Thailandiara etorri berriak, beren bizitzarekin zer egin etzakitela, bueltatzeko inongo asmorik ez zutela.
Bixamona pasata, behar bezela ikusi genuen merkatua hurrengo egunean, baita gure lehen templu budista ere. Monje gazte
Dendak
Dendak eta dendak batek motorrean eta barrezka agertu zitzaizkion bi tipo arrarori templua erakutsi eta Budari buruzko gazuak azaldu zien, umore onez eta oso jator portatuz. Merkatuan hurrengo egunean hasiko genuen mendi martxarako zapatilak erosi nituen, beste gauza batzuen artean... a zelako komeriak 45 neurriko zapatilak topatzeko! Lur azpian, margo galeria bat ikusi genuen, nun zenbait artistak ikaragarrizko artelanak margotzen ziharduten, bereziki erretratoak. Egia esan nahiko goibel irten ginen bertatik, margo gehienak emakumeen irudiak ziren, begi tristedunak, munduan zehar pairatutako sufrimendua islatzen zutenak.
Hurrengo goizean eta azkenik mendiara abiatu ginen, motxila berezia gerturatuta, gidak emadako militarren motxila bat alegia. Merkatu batetik pasa ginen ura eta fruita erosten, 15 platano erosi nituen euro erdiren truke. Katalanak ere gurekin zetozela eta poztu egin ginen, nahiz eta beste talde batean abiatu. Gurean, gu biok, pareja japoniar gazte eta pijo bat, bi neska eta mutil holandar bat.
Lehenego egunean erreka baten rafting antzeko bat egin genuen baina bambuzko txalupa batzutan. Ez zen abiadura handirik hartzen eta errekak batzutan 4 metro gehiagoko altuera izaten zuela eta, zikinkeria mordoa zegoen inguruan. Neska japoniarra uretara erori zen gidak nahita txalupa geldituta, eta barre ederrak bota genituen. Ondoren bazkaldu eta median gora hasi ginen oinez. Gure gida ofiziala atzean zetorren
bitartean, aurrean bi umek gidatzen gintuzten, tiratxinasa eskuan bihak eta batak bestari estropozu eginez behin da berriz, a ze parea!. 3 orduz ibili ginen baso eder batetik, tartean errekan bainatu eta atseden hartuz, inoiz baino gehiago izerdi eginez. Azkenik herrixka batera heldu ginen, thailandiarrera ez beste hizkunzta baten mintzatzen ziren tribu batera alegia (6 thailandiar mota omen daude). Herria, bambuz eta ostoz egindako 8bat txabolatxoz, txerriez, oilo eta oilarrez, 14 bat umez, 4 emakumez, eta bost gizonez osatuta zegoen, 80 urteko muruzagiaz aparte. Ez zegoen argindarrik.
Orain ez naiz nire sendimenduak azaltzen hasiko baina zeharo emozionatu nintzela esanez ez nuke exageratuko. Ez dut sekula halako ume zoriontsurik ikusi, guztiak oinutzik alde batetik bestera korrika, makila txikiekin sasiak astinduz eta barre baten. Belarra eta loreak moztu eta eman egiten zizkiguten, nahiz eta apur bat lotzatuta egon. Gauean gidak prestatutako arroza eta barazkiak afaldu eta gida bera mozkortzen ari zela somatu genuen segituan. Ondoren herrixakako mozkorra agertu zen gurean, jajaja, Oh My Buda, jajaja esanez. Barre itzelak bota eta su ingurura hurbildu ginen. Bertan umeek sutondoan abestu egin ziguten guztion txaloen artean, familia guztiak bilduta. Guk ere 'Ikusi mendizaleak' abestu behar izan genuen, umeen txaloez lagunduta. Zoragarria izan zen gaua, ikaragarrizko lasaitasuna
Japoneses
Lo ke les esperaba a estos dos, jaja inguruan eta lehenengoz, zibilizaziotik hurrin eta hain zoriontsu bizi zen gende artean. Gidak ikaragarrizko atxurra artu zuen eta ez zitzaion ezer ere ulertzen, gure kontuz moskiterak jarri eta lotara joanez, orainarte esan ez batut ere beldur itzela genien eta moskitoei, Malaria eta Denguea dela medio.
Bigarren egunean ondo gozaldu eta oinez abiatu ginen berriz ere. 3 ordu baino ez genituen egin gora eta behera, zeharo izerdituta baina oso gustora. Azkenik urjauzi batera heldu ginen, bertan bazkaldu, afaldu eta gaba pasatuko genuelarik. Gizon bat bakarrik bizi zen bertan, bere txabolatxoa eta bisitariendako beste bi bakarrik zegoelarik bertan. Dena ere urjauzitik 15 metrora. Sukaldari bikaina zen gizona eta guk ez bezela, sua egur gutxirekin nola aprobetxatu eta barazkiekin plater goxo askoak prestatzen erakutsi zigun, ehizan eta arrantzan ere iahioa zelarik. Egun lasi asko igaro genuen, bananazko paperz egindako kanutoak errez eta birra beroak edanez, jeje. Gauean ere aparteko solasaldia izan genuen holandesekin, japoniarrak akojonatuta Chiang Maira bueltatu zirelarik, sutondoan gida eta beste gizon atsegin harekin oihanaren eta munduaren inguruko azalpenak trukatuz. Ikaragarri atsegina zen urjauziaren zarata gure inguruan, suaren berotasuna eta kanuto arraro haien zaporea. Lotara joan ginen azkenik, urjauziaren zarata izan genuelarik lagun gau osoan zehar. Egun borobila izan zen,
bi egun lehenago irakurtzen hari naizen nobela galdu ez banu, hobea.
Hirugarren egunean goiz esnatu eta errekan aritu nintzen arrantzan, xixareekin, 5 arrain txiki arrapatu nituen, baina zoriontsu, Ibaik txabolan kitarra jotzen zuen bitartean. Menditik jeitsi ginen, bidea oraindik eta ederragoa zelarik erreka bazterretik. Gidak tarteka termiten inguruko kondairak, inurrien ibilbidearen norantzaren araberako eguraldi prebisioak, eguzkiari begira ordua asmatu eta kobra eta pitoien inguruko azalpenak ematen zizkigun besteak beste. Azkenik arroz plantazio eder baztutara heldu eta bertako herri txiki batean bazkaldu ondoren kotxean abiatu ginen beste taldeekin elkartzera. Elefante gainean egin genuen egitarauko azken txanpa, egia esan nahiko aspergarria, holandarraren aurpegi akojonatuak barre eragiten zigun, elefante ikaragarri haiek maldan behera jeisterakoan aurrera jausteko zorian eurkitzen ginen eta.
Chiang Maira zeharo gosetuta, izerdituta eta zikinduta bueltatu ginen. Mendiko lasaitasunak laster jo zuen hiriko iskanbila eta zikinkeriaren kontra. Thailandia ez dela hain ederra konturatzen hasi nintzen orduan, batipat hiriak oso zikinak eta zaratatsuak direla. Zilarra eta bitxiak egiten dituzten luxuzko fabrika bat bisitatu genuen, gure gida gixajoa kanpoan utzita ez bait zioten sartzen uzten, ikustekoa bere piurak, jeje. Dutxatu gabe eta kriston usainaz, abioia artu eta Bangkok era etorri ginen, zilarra hemen erosteko asmoarekin. Beraz, Kho San Road en gaude
berriro. Gaur goizean duela 5 egun galdu nituen nobela eta Lonely Planet gidak berreskuratzeko 2 ordua taxian ibili behar izan gara, beste taxista zoro batekin inglesezko aparteko hitzak trukatuz, 'I sapik english', jaja. Sortea gure esku dugunez, bizpairu denda bisitatu ondoren, dendatxo bateko emakumeak ni ezagutu eta eman egin dizkit liburuak!!!
Arratsaldean Bangkok bisitatu dugu, kotxez edo tuk tuk ean ezin da hemendik ibili, trafiko eta ke mordoa dago eta zarata piloa. Hobe da Sky Train edo delakoa hartzea, lurretik 30metrora dihoan metro antzerako bat da, Bangkok gainetik zeharkazten duena, bista eder askoak eskeiniz, non kale zikin baina koloretsuak, jendea, merkatuak, trafikoa, arbola berde askoak eta etxehorratzak nahasten diren hiri magiko onetan. Kho San Road zoratzeko modukoa da, baina azkenik zilarra saltzen duten denda piloa aurkitu ditugu, Venta al pormayor delakoa. Balentzian eta Bartzelonan dituen bi dandetarako zilarra erostera etorria zen Kolonbiar batetik aritu gara solasean eta gomendio mordoa eman dizkigu, bertako zilarra ona dela zihurtatuz. Zer erosi esan eta Australian 2 edo 3 aldiz garestiago salduko dugula esan digu, baina baita merkatu onak topatu eta argi ibili beharko dugula. Baina animoak eman dizkigu. Orain buruhausteak zer belarritako, eraztun eta kolgante erostean ditugu, hainbeste eta hain ederrak dira denak...
emakume bat izango bagenu ondoan aukeratzen laguntzeko... beno sexua eta sexua besterik buruan ez duena, hemen ere...
Bukatzeko, gaur egun tristea izan dela guretzat esan beharra daukat, bereziki eta batezbe Ibairendako, Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu eta Getxon eta Berangon, kale erasoak egotzita, guztiak ibairen lagunak. Lagunak izan edo ez, Peski, Nekora, Degre, Lander, Txomin eta Aner askatzeko gure nahia adierazten dugu.
Ondo segi guztiok eta izango duzue gure berri Singapore edo Indonesiatik!!!!
Advertisement
Tot: 0.084s; Tpl: 0.013s; cc: 8; qc: 51; dbt: 0.0578s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1;
; mem: 1.2mb