Krabi eta Puket


Advertisement
Thailand's flag
Asia » Thailand » South-West Thailand » Ao Nang
October 12th 2007
Published: October 12th 2007
Edit Blog Post

Kaixo danoi!!!

Hemen nau berriz be gure abenturak kontetan! Azkenekoz idatzi nauenetik Koh Tao irla zoragarrixa itxi eta Surath Thani zikin eta aspergarrira juengitzen. Baina bidian toketan zalako, Krabi eta Phuket eko bidian. Krabira 12xetan heldu ta 1etan eskaletako bidien gauzen. Railey Beach en. Pareta eder batzuk die, gradu samurretik latzenea, ur ganien marea igoten danien. Bertara heltzeko txalupa txiki baten juenbiher izan ginen, ezdau ta errepiderik bertaraino. Biak zapaltzen zauen tipua jota zoratuta zauen, pasada bat. Izerdi apur bat ein eta bueltau inginen Krabira, bueno, ondoko herri txiki batera. Gabien be ezin geldi egon ta motorra hartuta Krabi hirira juetia pentzau gauen, iguel esan dot lehenau baina hemen beti scooterrakin ibiltzen gare alde batetik bestera, ostixarenbat be grabauta dau ikustia gurebozue bidixuetan. Afaldu aguen bai Italiano on baten, Guns and roses en bersinuak itxen zauen talde batek guretako esklusiboki joz. Kontue da gero bueltan, 20 bat kilometro zauzela etxeraino ta gasolina barek gelditu gitzela ohianan erdixen! eztakitzue zelako beldurra ta zelako zaratak entzuten zien karretera ondotik! azkenian bertako biejo batek bere rantxeran igo zuzkun eta etxeraino eruen, ni motor ganien ta motorra ranchera gainien.
Hurrengo egunian Phi Phi irletara juenginen bertan gaba bat pasetako asmuaz. Irla honeik Tsunamiak gustiz gainetik pasau eta deskojonau inzitxun, ta oin rekonstruiruten dabiz, inolako plan urbanistiko barik. Hau da, dana eskonbrua eta zaborra irla osuen barrena, dana langiliak eta txiringituak nahastuta, janarixakin eta turistekin batera. Hori bai, irla osuen ez zauen ibilgailurik, bizikletak kenduta. Eztakitzue zelako penia emuten zauen plaiak, ordurarte ikusitxa naukon tokirik ederrena bazan bai, baina baita zikinena be.
Hurrengo egunian Phi Phi txikira juen ginen, hau bai ondo zaindua ta edifikau barekua. Leonardo diCAprioren 'La playa" ikusitxa badaukoztue, ba pelikula hori irla hontan grabau zen. Izuragarri politxa da, dana 100m ko tontorrez inguratuta, ur transparentiak eta mila koloredun arrainak. Morena bat ikusi gauen, barko txiki baten emun zotzagun buelta irlai eta noizien behin betaurreko eta tubuekin uretara botatzen gitzen. Pues eso, morena bat! horrek arrapau ezkero... Gero uretatik sartuta, arroka arteko pasadizo txiki batetik Maya Beach ondartza ederrera sartu ginen. Pelikula dala eta, gende mordua zauen!

Ba hori, Phi phi irlak eta Krabiko probintzia itxi eta barkuen, nola ez, Phuketera heldu ginen. Laburtuz, Phuket munduko puta eta trabeluen tokirik faborituenetako bat omen da. Thailandiako Rio de Janeiro deritze. Eta hola da bai, imaginau ezin dan putiferiua, dana gizon helduak beratko emakumiekin pasietan parejak moruen, baina... en fin. Tokixa behintzat nahiko garvi zauen eta hotel merkia topatuta bertan hiru egun emun gau. Plaian amakan botata egunero eta bakoitza bere liburua irakurten, lasai lasai.

Oin Bangok era bueltau gare abioian eta chiang Mai ra jueteko beste abioi baten zai gaz. Bertan ohianian zehar 3 eguneko ibilaldi bat inbiou, mendixan gora eta gabetan akojonauta lo itxen. Haber ze pasetan jakun...

Ondo segi danok!!!


Additional photos below
Photos: 15, Displayed: 15


Advertisement



Tot: 0.089s; Tpl: 0.011s; cc: 14; qc: 56; dbt: 0.0537s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1.2mb