Aspaldi idazten ez dudala eta, gure berri emango dizuet. Oraintxe bertan Chiapasen gaude, Mexikon. Idatzi nuen azkeneko alditik ez dut travelbloga eguneratu, izan ere Australia eta Ibai utzi nituenetik Mexikora etorri naizen arte ez dut argazki kamerarik izan, hortaz txapa bakarrik idazteko, erruki izan zaituztet. Kontua da Australiatik, Macaura, Hong Kongera eta Londresera hegan egin da gero Euskal Herrira itzuli nintzela, gabonetan. Bertan etxekoekin egun goxo batzuk igaro eta Naiararekin ekin nion berriro abenturari. Ez diot beraz, Ibaik bezela munduari bira eskumara emango, baina orain nire zoriontasuna ezin handiagoa da. Naiara eta biok espero baino gehiago egon ginen Euskal Herrian baina azkenik Urtarrilaren 31an Kubarantz abiatu ginen. Kuban La Havana izan genuen lehen helburu. Y La Havana... está que se cae. Etxe kolonialak guztiz zaharkituta daude eta fatxada denak
... read more