Kaixo Danoi! Balitik berriro, Kutatik konkretuki. Aurrekoan esan bezala hemen ez dugu aparteko gauzarik egiten, ondo gozaldu, surfa egin, nahi dugun tokian bazkaldu, siestak, irakurri, surfa berriro (Ibaik nik baino gehigao, nahiko alper nabil, jeje), berreiro ederto afaldu, pelikulak pantaila handian ikusi eta ohera. Ondoko hondartzetara joaten gara gure motorrinoan, Changu, Balangan, Dreamland, Uluwatu (hemen ez gara bainatzen, jeje)... Egia esan ez gara hurrun joaten. Atzokoa izan zen irkan egin dugun irteera bakarra: sumendi batera igo ginen. Sumendi piloa dago Indonesian, Javako irlan are gehiago eta hemen Balin famatuak bi, guk igo genuena eta 3000m ko beste bat. Kontua da 3000m koa sakratuena dela eta egun hauetan zerbait ospatzen ari direnez ezin dela bertara igo. Lombok ere, ondoko irla oso polita omen da eta bertara joateko asmua genuen, Gili irletara ere... baina oso gustor
... read more