Sumenditik bueltan


Advertisement
Indonesia's flag
Asia » Indonesia » Bali » Kuta
November 11th 2007
Published: November 22nd 2007
Edit Blog Post

Kaixo Danoi!

Balitik berriro, Kutatik konkretuki. Aurrekoan esan bezala hemen ez dugu aparteko gauzarik egiten, ondo gozaldu, surfa egin, nahi dugun tokian bazkaldu, siestak, irakurri, surfa berriro (Ibaik nik baino gehigao, nahiko alper nabil, jeje), berreiro ederto afaldu, pelikulak pantaila handian ikusi eta ohera. Ondoko hondartzetara joaten gara gure motorrinoan, Changu, Balangan, Dreamland, Uluwatu (hemen ez gara bainatzen, jeje)... Egia esan ez gara hurrun joaten. Atzokoa izan zen irkan egin dugun irteera bakarra: sumendi batera igo ginen. Sumendi piloa dago Indonesian, Javako irlan are gehiago eta hemen Balin famatuak bi, guk igo genuena eta 3000m ko beste bat. Kontua da 3000m koa sakratuena dela eta egun hauetan zerbait ospatzen ari direnez ezin dela bertara igo. Lombok ere, ondoko irla oso polita omen da eta bertara joateko asmua genuen, Gili irletara ere... baina oso gustora gaudenez hemen eta Thailandian hainbeste mugitu ginenez, Australian egingo dugun bezela, ba hemen geldi eta lasai egotea erabaki dugu.

Goizeko 1etan etorri ziren gure bila (12ak arte ez ginen lokartu, berriketan) eta todoterrenoan lokuluxka bat botatzen genuen bitartean Baliko iparralderaino eraman gintuzten. Bertan frontal batzuk jarri eta mendian gora hasi ginen gidari jarraituz. Ni frontala itzalita ibili nintzen hasieran, zerua ikaragarri eder zegoen eta. Aspaldi gogoratzen ez dudan bezelako izar mordoa zegoen. Hartz handi eta txikia bereiztea kostatzen zen, hainbetse ziren eta konbinazioak... zerura begira behin da berriz estropozu eginez gora eta gora, tontorrera iritxi arte. Gauez ibiltzea nahiko ezberdina da, gutxiago nekatzen zara eta erlaxatuta sentitu. Goian geundela, gozaldu eta egunsentiari itxoin genion. Parean beste sumendi bat zegoen eta bien artean laku bat. Ez zen beste munduko ezer izan egia esan, baina oso gustora egoten zen harri baten gainean etzanda, eguzpi izpiek aurpegia berotzen ziguten bitartean, erdi lokartuta... Bapatean tximino mordoa agertu zen eta argazki piloa atera genuen. Ondoren Gure gida rekin sumendiko kraterra ikusten urbildu ginen. Gida xelebre bat zen eta sumendian tarteka zeunden zuloetariko batera urbildu eta bertatik irtetzen zen urlurruna eta beroa erakutsi zigun. Lurrun hori sakratua zelan eta gauza serioez hitzegiten hasi zen sudurretik mokoak ateratzen zituen bitartean, guk barreari ezin eutsi eta barrezka hasi ginen ia negar egin arte. Harrezgero, katxondeo bat izan zen beherako bidea, dida ez zen moskeatu, kontrara, tontakeriak egiten eta beste turistei adarra jozten aritu ginen. Jeitsi ginenean, lakuan zegoen balneario batera (nahiko kaxkarra, bain siestatxo bat egiteko nahikoa), bazkaltzen, kafe, tabako eta te landak ikusten eta daztatzen, artisau batzuk bisitatzen eta azkenik tximinoz betatako barke batera joan ginen. 100bat tximino zegoen, guztiak zoratuta, txortan egiten, laztoketan... jaja, beste lokuluxka bat todoterrenoan eta etxera, eguneko azken holatuak eta afaltzen.

Asko gustatu zaigu Bali, gainera gaur festa eguna zen eta milaka neskamutil ikusi ditugu kolore biziez jantzita motorrean, santutegietara eta bertan egiten diren erromeri antzekoetara joaten.

Ez dut Indonesiatik gehiago idatziko, bagoaz eta, abioia aldatu dugu eta ahal izan dugun guztia atzeratu, baina bisadoa bukatzen zaigu gainera. Beraz bagoaz, pena handiarekin, eta hemen geldituko ginateke gustora, baina bidaia aurrera doa. Ea Australian sortea dugun eta lana errex topatu, beldur apur bat badut txuloputa asko eta konpetentzia larregi ez ote den egongo hondartzetan baina... jeje, abenturak jarritu egin behar du!!!




Additional photos below
Photos: 5, Displayed: 5


Advertisement



Tot: 0.036s; Tpl: 0.01s; cc: 9; qc: 25; dbt: 0.0184s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1mb