Guatemala


Advertisement
Published: May 7th 2008
Edit Blog Post

Guatemala, 12 egunetan ikusi dugu, baina bueltatuko gara.

Palenketik kolektiboan Corozal fronterara joan gitzen. Bertan Betheleraino lantxa baten erreka igo genuelarik. Hau da, Guatemalara errekatik sartu ginen.

Floreseraino autobusean, Palenkeko agentziek eskatzen ziguten 400 pesoak, 210en ustea lortu genuen. Beti bezala, gure kontu gauzak eginez, erdia gastatuz.

Sopelanako eta Pariseko bi lagun egin genituen fronteran, DFan orgasmusa egiten seudenak. Eurekin Floreseraino iritxi eta hostaltxo baten egin genuen gaua. Urrengo egunean Tikaleko ruinak genituen helburu. Notizia txarra hau zen; 150 ketzal balio zuen sarrerak. Guztira, Palenkeko ruinak ikusteko gastatutakoa baino 5 aldiz gehiago behar genuen, baina behin han egonda, ikustekoak zien Apocalipto filneko parajeak.

Tikalera heldu bezain laister barrutik zetozen bi turistei erabilitako sarrerak eskatu eta ni bakarrik barrura sartu nintzen. Behin barruan nengoela, segurataren muturretan oihanetik barrena sartu eta atajo bat topatzen saiatu nintzen. Baita lortu ere, justu segurataren postua saltatzen zuen atajo batetik ruinetatik irten eta nire hiru lagunekin berriro sartu nintzen barrura, 60bat euro aurreztuz, jeje.

Barrukoa benetan ikusgarria. Ruinak hitzelak, basoa zoragarria, animali bitxiak benetan (tximinoak guri oihuka nonai, filmetako piztiak bailiran...). Egun osoa egin genuen gora eta behera, eta benetan gozatu mayen hiriaz.

Floresetik koletiboetan abiatu ginen hegoruntz, Guatemala hiriburua genuen helburu, baina zuzenean joatea baino, zatika eta furgoneta saturatu haietan joatea naihago izan genuen. Bidean Cobaen gelditu eta bertatik Semuc Champei famatura joan ginen. Bertan kobazulo baten, kandela bat eskuan, igeri eginez egin genuen barrena sartu, ikaragarriko adrenalina kopurua askatuz.

Guatemala hiria egun baten ikusi eta Atitlan lakurantz abiatu ginen, 7 koloredun lakura, ikaragarri ederra ei zena. Bertan, Panajacheletik lantxa baten San Pedro herritxora joan eta hoteltxo oso polit baten egokitu ginen. Merkea, garbia eta atsegina benetan.

Azkenik 5bat egun egin genituen San Pedron, oinez ibilaldiak ondoko hondartza batera, sumendira igo (Naiararen urtebetzea ospatzeko, 1200m tik 3100m ra igo ginen 4 hordutan, bikain!). Herri oso lasaia da San Pedro, turista asko, mota asko, eta jente lokal atsegina topatu genuelarik.

San Pedrotik Antiguara, nola ez, baina sumendi famatua igo gabe. Izan ere, San Pedroko sumendira igotzeko gastatutako dirua nahiko izan zen, laba gorria ikusten animatu ez animatzeko (orain damutzen banaiz ere). Antigua hiri koloniala esaten duten bezain ederra zen bai, baina ni sumendia igo nuenetik osasun arazuekin jarraitzen nuela, nahiko plof egon nitzen egun hareitan...

Guatemalatik joateko orduan, denbora gehiagorekin Quetzaltenango, Chichicastenago... eta iparraldeko medietako herritxoak gehiago ez ikusteak penatzen gintuen, baina hurrengo baten Cancunera egazkin merke bat erosi eta Chiapas-Guatemala tourra jarraitzea agindu nuen, merezi du eta.

Hurrengorarte!!!












Additional photos below
Photos: 16, Displayed: 16


Advertisement



Tot: 0.134s; Tpl: 0.011s; cc: 9; qc: 50; dbt: 0.1092s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1.1mb