Chiapas


Advertisement
Mexico's flag
North America » Mexico » Oaxaca » Mazunte
March 21st 2008
Published: May 7th 2008
Edit Blog Post

Ea zelan azaltzen doten Chiapaseko egonaldia luburtuta... hain da... Chiapas!

Chiapas, Mexikoko mendietan galduta dagoen herri indigena, Zapatak eta bere oinordekoak (Markos subkomandantea etb.) gidatuta Mexikoko eta munduko kapitalismoaren aurka, euren eskubideak eta lurrak defendatzen diharduen jendea.

Mendi zerra ikusgarriek, baso eta oihanek, herrixka txiki eta isolatuak gordetzen dituzte. Hauetan, zapatisten gordeleku, artoa, arroza eta frijoleak landatzen dituzten bitartean, merkatu koloretxuetan salerosi eta Totzil hizkuntza indigenoan mintzatzen dira.

Tuxtla Gutierrez hiriburuak gutxi du zerikusirik benetako Chiapas herriarekin, baina CaƱon del Sumidero itzela du ondoan. Bertatik, igoera ikusgarri bat jarraituz San Cristobal de las Casas era heldu ginen. Hiri kolonial eta kosmopolita, indigenak, mexikar arruntak eta turistak biltzen gaituena. Elizak, jatetxeak, kultur etxe eta liburudendak, kontzertuak emanten dituzten taberna biziak... ederrena nire ustez merkatua da. Bertan, mila koloreko jantziak, indigenak frutak saltzen eta umeak oinutzik jolasten topatu genituen. Egunero gure bueltaxka ematen genuelarik.

Alberge merke eta eroso baten, mexikar kuadrila bat ezagutu eta euren abenturak entzuten genituen (energia eta chamanen ingurukuak etb). Pitxek amibak hartu eta ezin izan zuelarik Naiararekin eta nirekin Oventic karakol zapatistara egun batzuk igarotzen etorri. Bertan, enkaputxatutako gizon eta emakume talde batek osatzen zuen konisioak gure datuak hartu, azalpen batzuk eman eta gure bisita eskertuz onartu egin gintuzten. Herri fantasma bat izango zen hartan akanpatu genuelarik bolibiar gure bi lagunekin.

Beraz, zapaldutako herri horren laburpen giza, jende oso itxia eta jatorra zela esango nuke. Oso txiroak eta lasaiak, naiz eta guztiz zapalduta egon, borroka armatuari uko egiten diotenak, beharrezkoa denean armekin defendatzen badira ere.
Emakumeak errespetatu eta euren iritzia kontutan artuz, Oventicen saskibaloian jolastu genituen partidak ez ditut ahaztuko. Indigena neska txikiek zein ondo jolasten zuten mutilen artean, guri irabaziz.

San Cristobal de las Casasen denbora luzea egin eta gero Palenquera abiatu ginen.

Palenquen, ruinen eta herriaren arteko leku baten gelditu ginen. Gure kabainatxoan, merke merke, paradisuan. Gabetan tximinoek ikaragarrizko zaratak ateratzen zituzten, pelikuletako piztiek bezela, monstruak ziruditen tximinoak baino gehiago.

Ruinak, ikusgarriak (maya kultura pasada bat da), baina oihana are eta ikusgarriagoa. Palenkeko ruinak oihanez inguratuta daude, 1000 urteko arbolak, tximinoak, sugeak... barruan galdu ezkero bildurrak akabatuko zintuzke.

Ibai, diruz gaizki zebilen eta, Cancun -tulum aldera abiatu zen lan egiteko. Naiara eta biok Zuvuya festa elektronikoari itxaroten gelditu ginelarik Palenquen. Eguna heldu zenean, milaka mexikar zoro jota desfasatuta aurkituko genuen festaruntz abiatu ginen. Oihanetatik gertu, Californiako hippie talde batek antolatuta zela topatu genuen, eta baita sarrera oso garestia zela. Hortaz, segurata kamisetan jantzi eta debalde sartu ginen. Zelai baten botata jendeari pultseratxoa eskatzea zen gure lana, baina ez zenez apenas inor agertzen, ardo botila eraten pasatzen genuen denbora.

Gauean, Ekinozio famatua zela eta (mayentzako urteko egunik garrantzitsuena), erritual arraro eta zoro batzutan hartu genuen parte, hippien, perretxikoen eta mayen zoramena konpartituz. Guk ere gure perretxiko bidaia izan genuen, sekula ahaztuko ez duguna, aluzinazioengatik baino gehiago, ambienteagatik. Ezin hobea zen eta. Fogatak, musika arraroa, indio eta mayez jantzitako jendea, bilustuta zebiltzanak ere... atmosfera ezinhobea zen hura, ilargi beteak oihana, zelaiak eta desertua batzen zuen leku hura. Arbola mistikoek inguratuta.

Hippiez kokoteriano bukatu eta Guatemalaruntz juen ginen azkenik, hurrengo baten kontatuko dudalarik. Tikaleko ruina hitzelak genituen zai.

Beste bat arte.






Additional photos below
Photos: 16, Displayed: 16


Advertisement



Tot: 0.081s; Tpl: 0.012s; cc: 10; qc: 56; dbt: 0.0509s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1.1mb