Worrik en rantxotik


Advertisement
Australia's flag
Oceania » Australia » Queensland » Hervey Bay » Fraser Island
December 7th 2007
Published: December 7th 2007
Edit Blog Post

Aner, algorta,
Ibai, Algorta,
Alex, Paris,
Eneko, arrasate.

Ostegun atzaldian lanetik bueltan, autobusetk jeistian, kotxe batek pitau zuzten, nik rubixa pare bat izengo zielakuen buelta emun, jagja, eta han nun ikusten doten gure pitxoia kotxe ori baten montauta!!!

Ba 20 urteko familiar bat erosi zauen 700e gatik, oria, zabala, zaharra baina bere garaian luxuzkoa izandakoa! Nissan Pintara wagon Executive!!!!

Ba laurok Collaroy tik irten eta gorutza hasi dugu abentura, koltxoi bat eta surf taula kotxe gainean lotuta! Gure ideia eta helburua Aner Zelanda berrira joan arte gurekin etortzea, Alex Brisbanen uztea eta gu biok korala ikusi arte gorutza igotzea da. Izan ere, munduko izaki bizidunik handiena bisitatzea dugu helburu, Australiako koral harresia!

Bidean barre itzelak, sekulako siestak, marihuana, gasolinarekin arazoak, granja baten egun pare bat, luxuzko etxe baten beste bat... eta hondartza, kanguro etb. mordoa igaro ditugu.

Aner utzi genuen Ballinan, baina Brisbanera heldu eta Chinatown en Alex utzi behar genuenean, zera esan zigun: "Es muy dificil dejar vosotros", eta hala, gurekin jarraituko du abenturan. Alex, Fidelito guretzako, 20 urteko frantzes jator bat da, ume handi bat. Itxuraz nagusiagoa dirudi, oso morenoa, indartsu eta altua... kontua da Paristik beste hiru lagunekin etorri zela baina hauei Sydneyn berak beste amtes bat zuela eta bidaiai bakarrik jarraitu behar zuela esan zien, hemen egin nahi ditu eta ikasketak, eta horretarako ingelesa ikasi behar omen du ondo. Horregatik, Parisen negarrez dagoen bere neskari ez etortzeko esan eta bere bizitza eraikitzeko bakarrik egon behar duela dio. Ikaragarri heldua da gizona, hori bai, tontakeriak besterik ez ditu egiten egunean zehar!

Orain Howart en gaude, kasualidadez bidea galdetzeko neska bateri galdetu eta hara non 10 urtez hemen bizi den katalan bat zen. Bere senarra ere munduan zehar makina bat abentura izan eta gero, beraz maitemindu eta hemen bizi dira biak, 3 ume eta sekulako etxea dute, rantxo baten antzerakoa. Birrak, marihuana, barbikiu eta guzti, atzo euren abenturak eta gureak trukatzen aritu ginen beren etxe goxoan. Hemen lo egin eta gure bidea jarraituko dugu gaur. Bihotz oneko gizona, katalanez egiten duen Australiar bitxia, gaztetan putetxe bateko jabe izana, mundua ezagutu eta orain mina baten jabe, baldosak eta harri bitxiak exportazen ditu, arraza guztien lagun, aborigenen defendatzaile sutxu, gauza asko erautsi zizkigun bart.

Izan ere hemen egunero ikasten dugu zerbait, bidai honek aportatu egiten du, jendeak, tokiek, guztiek aportatzen digute zerbait.


Additional photos below
Photos: 16, Displayed: 16


Advertisement

Kapitan australia!!Kapitan australia!!
Kapitan australia!!

Menudas risas kon el salvaje este en su granja, kocinaba de puta madre pero menuda pedrada!!!
BazkaltzenBazkaltzen
Bazkaltzen

Supermerkatutik lapurtutako salmoia eta bestelakoak talo baten barruan... muuuuu
nimbinnimbin
nimbin

herri hippie a


Tot: 0.104s; Tpl: 0.012s; cc: 13; qc: 57; dbt: 0.0714s; 1; m:domysql w:travelblog (10.17.0.13); sld: 1; ; mem: 1.1mb